Santutxoko espaloiak berrituko dituzte

Urola Kostako Hitza 2007ko mar. 13a, 11:03

Santutxo auzoan berritu beharreko espaloiaren zati bat.

Oinezkoen irisgarritasuna dute helburu lanok

Santutxoko auzotarrek Iraurgi ikastetxean aparkatu ahal izango dute lanak bukatu bitartean

(Urola Kostako Hitza)

Santutxo auzoan laster hasiko dira espaloiak berritzeko lanekin. Lan hauen helburu nagusia era guztietako oinezkoen irisgarritasuna lortzea da.

Azpeitiko Udalak esan duenez, aste honetan hasiko dira Santutxo auzoko espaloiak berritzen, Loiolabideko biribilguneko lurpeko pasabidea Correos inguruarekin lotuko duen eskailerak amaitu orduko. Espaloiak egiteko lanek iraun bitartean Azpeitiko Udalak hitzarmen bat lortu du Iraurgi Ikastetxearekin Santutxo auzoko herritarrek autoak ikastetxeko jolastokian aparkatu ditzaten. Garate Anaia kalean ere, falta zen lekuetan espaloia jartzen ari dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide