Cidemco zentro teknologikoak parte hartu du 2004ko martxoaren 11an Madrilen atentatuetan hildakoen oroitarria egiteko aholkulari teknikoen taldean. Cidemcok esperientzia handia du arkitektura alorreko beirazko egituretan eta bere laborategia erreferentea da arlo horretan.
Enpresa, Lasao auzoan Anardi poligonoan dago kokatuta Cidemco, eta ekonomia eta giza garapenerako ikerketa teknologikoetaz arduratzen da.
Martxoaren 11an hildakoen omenezko oroitarriak baditu zenbait berezitasun. Proiektua Madrilgo FAM arkitektura estudioak egin du. Beiraz hornitutako itxitura berritzaileak ditu oroigarriak. Egitura hori 20 zentimetro lodierako kolore argiko beira blokeek osatzen dute eta horri itsatsiko duen materiala, berriz, 50 gradutik gora degradatu egin daiteke. Hortaz, ezinbestekoa da oroitarriaren barrualdea tenperatura horretatik behera mantentzea.
Horri lotuta, neurri esperimentalak eta eredu teoriko zehatz bat garatu du Cidemcok. Teoria horrek eraikuntzaren potentzia eta Madrilgo udara parteko egun beroenetan erabiliko den aire hotzaren abiadura neurtzeko balio izan du.