Azpeitiko Udalak aurtengo urtarrilaren 18an Soreasuko kultur gunea eraikitzeko egindako deialdia hutsik geratu da eta berriro egin du lehiaketa. Joan den asteazkenean argitaratu zituzten Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean lehiaketa berrirako oinarriak.
Martxoaren 6an emandako ebazpenaren bidez onartu zen Soreasuko ekipamendu soziokulturala eraikitzeko txostena. Aurrekontu oinarria 5.070.000 eurokoa da eta orain enpresa interesatuek hamabi egun dituzte proposamenak aurkezteko.
Kultur gunea eraikitzeko lanak sinatu aurretik, Soreasuko garajeen lanak bukatuta egotea nahi dute. Izan ere, garajeen gainean eraikiko dute ekipamendu soziokulturala.