Joan den asteazkenean (martxoak 14) ireki zizkioten ateak Segi gazte erakundeak Ospital Zaharrari. Aspalditik hutsik dagoen etxeari ateak irekitzeaz batera "Ateak ireki!" kanpaina abian jarri duela aditzera eman du Segik. "Herriko etxe hutsei ateak irekitzen hasi gara eta horretan jarraituko dugu. Beharra dutenei, Udalak bermatzen ez diena eman nahi diegu, etxebizitzara sarbidea erraztuz, ateak irekiz" azaldu dute gazteek.
Segiren komunikatua
Aste honetan, Azpeitiko Segik, Ateak ireki! kanpaina abian jarri du. Nazkatu gara Azpeitiko Udal agintariek (PNV-EA) nahi dutena nola egiten duten ikusten, gazteon eskubide urraketa etengabea pairatzeaz.
Horren aurrean, herriko etxe hutsei ateak irekitzen hasi gara, eta horretan jarraituko dugu. Beharra dutenei, Udalak bermatzen ez diena eman nahi diegu, etxebizitzara sarbidea erraztuz, ateak irekiz!
IREKI ATEAK!
Etxe hutsei Oinarrizko eskubide unibertsala delako, exijitu!
Alokairu publikoari Etxebizitza eskubidea bermatu eta espekulazioarekin amaitzeko
Okupazioari Momentuko alternatiba eta borroka tresna eraginkorrena delako
Independentziari! Emantzipatuz, gazte aske eta burujabe izan nahi dugulako!