Heldu Korrikari!

korrika 2007ko mar. 20a, 10:03

Erraz gogoratzeko erritmoekin dator aurten Korrikako abestia, Niko Etxarten eta Hapa-Hapa taldeko musikariekin. Euskal Herriko beste hainbat abeslariren laguntza izan du Niko Etxartek. Barricada taldeko Enrike Villarreal 'Drogas'-etik hasi eta Zuberoako Amaren alabak talderaino, ahotsen nahasketa bizia du abestiak. Euskara erabiltzeko deia egiten da kantan, bera baita "nortasunaren mintzaira".

Korrika.org webgunetik hartua da.

Korrika Azpeitira igande goizean (hilaren 25ean) iritsiko da, 3:55ean. Aurretik, larunbat gauean txotxa egongo da Azoka Plazan. Ostiralean, Korrika Txikia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide