Azpeitiko Udalak danborradaren 50. urteurrena zela-eta atera zuen liburuak oso harrera ona izan du eta bertan jasotako dirua borondatez lan egiten duten eta herri mailan jarduten duten taldeei banatu die Udalak.
.5.000 euro banatu ditu, talde bakoitzari mila euro emanez. Diru gehiago lortu arren, ekitaldia bera ordaintzeko ere erabili zuten. Taldeak odol-emaileak, Txolarte, Nagusilan, Kattalin eta Osasun Pastorala dira.