Igande goizean iritsiko da Korrika herrira

Uztarria.eus 2007ko mar. 23a, 12:03

Goizeko 03:30ean hartuko du lekukoa 'Urola Kostako Hitza'-k Lasaoko autobus geltokian

Gaur arratsaldean Korrika Txikia egingo dute herrian

Atzo (osteguna) abiatu zen Korrika Karrantzatik (Bizkaia). Bizkaiak Arabari pasatu zion lekukoa atzo bertan eta Arabako errepideetan barrena ibiliko da gaur. Iluntzean sartuko da Gipuzkoan. Bihar (larunbata) ordu txikietan helduko diote lekukoari azpeitiarrek: goizeko 3:30ean iritsiko da Lasaora eta 'Urola Kostako Hitza'-k hartuko du lekukoa; herrira 3:55ean helduko da.

Gaur arratsaldean Korrika Txikiak hartuko ditu Azpeitiko kaleak eta haurrak izango dira protagonista. 16:00etan abiatuko da igerileku aurretik eta herriko plazan bukatuko da. Behin plazara iritsita trikitia egongo da giroa alaitzen.

Igande goizaldean Korrikak egingo duen ibilbidea herrian:

  • 597,1 km. Urola Kostako Hitza. Lasaoko autobus geltokia. 03:30
  • 597,2 km. Iraurgi Ikastetxea. Km9 baserriko sarrera.
  • 598,1 km. Urola Ikastola. Danona aurreragoko abiadura 70 kartela. 03:37
  • 598,2 km. Lagun Onak. Bihurgune handia.
  • 599,1 km. Amnistiaren Aldeko Mugimendua. Gasolindegi handiko irteera. 03:43
  • 599,2 km. Ikasberri Azpeitiko Ikastolako ikasleak. 1go biurgunea.
  • 599,3 km. Ikasberri ikastola. 2. bihurgunea
  • 600,1 km. Txolarte. Errepideko kartel urdina (jatetxea). 03:50
  • 600,2 km. Gaztetxea. Gasolindegia.
  • 601,1 km. EHE. Madalenako sarrera. 03:56
  • 601,2 km. Udala. Etxe-Zuri aurrea.
  • 601,3 km. Orkatz Kultur Elkartea. Intz.
  • 602,1 km. "Glual Hidraulica"-ko langileak. Plaza. 04:00
  • 602,2 km. Segi. Pikua.
  • 602,3 km. Uztarria Kultur Koordinakundea. Legarda.
  • 602,4 km. LAB. Biribilgune hasiera.
  • 603,1 km. Ikasberri ikastolako langileak. Esklabetako semaforoa. 04:06
  • 603,2 km. Erniarraitz bertso eskola. Ikasberri parean.
  • 603,3 km. Emakume taldea. Loiola hasiera.
  • 604,1 km. Batasuna. Renault (Loiolako semaforoa). 04:12
  • 604,2 km. Oilo Soro. Loiolako auto eskolako sarrera (Munategi arte). 04:15

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide