Euskal Herriko Mundu Martxako plataformak deituta, Azpeitiko Bigune Feministarekin eta Emakume Taldearekin batera, kontzentrazioa egin zuten atzo, astelehena, hainbat herritarrek. Plazan bildu ziren Sampeiroren hilketa gaitzesteko. Senarrak labankadaz hil zuen Pilar Sampeiro 74 urteko emakumea joan den ostiralean Bilbon. Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko eskatu zuten kontzentrazioan bildutakoek.
Azpeitikoaz gain, Euskal Herriko beste hainbat herritan egin zituzten elkarretaratzeak Euskal Herriko Mundu Martxak deituta: Algortan, Bilbon, Donostian, Errenterian, Iruñean, Gasteizen, Tafallan eta Tolosan.