Uztarriaren 83. zenbakia argitaratu berri da

Uztarria.eus 2007ko api. 1a, 11:04

Etorkinak, udaberria, baserria, tratu txarrak eta beste hainbat gai jorratu ditu apirileko aldizkarian

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren 83. zenbakia kalean da jada. Apirileko zenbakian honako gai hauek landu dira Uztarrian:

•[u]Iritzia

• Inkesta. Aste Santuak gainean dira eta herritar askok kanpora bidaiatuko du. Baina nora joaten dira, batik bat?

• Zer dio? Bilgune Feministak eta Emakume Taldeak martxoaren 8ko ekitaldien inguruko kritikei erantzun nahi izan diete.

•[u]Mamia Zubia Azpeitiko Udaleko Gizarte Ekintzako arduraduna, herrian dauden tratu txarrez.

•Klik. Agustin Arenas argazkilariaren udaberriko irudiak ikusgai.

•Baserria. Kalean jaio arren, baserri aldera joandako herritarrak.

•[u]Jakiteko. Batzokia. Azpeitiko Batzokiak 100 urte beteko ditu aurten. Apirilean erakusketa egingo dute hori ospatzeko.

•[u]Euskara.Etorkinak. Beste herrialde batetik Azpeitira bizitzera etorri eta epe motzean euskal hiztun bilakatu diren sei gazterekin izan da Uztarria.

Bazkideak: 1.053

Uztarria Kultur Koordinakundeak 1.053 bazkide ditu. Webgune honek ere eskaintzen du bazkide eta harpide egiteko aukera. Bazkideek Uztarriaren proiektuak ekonomikoki laguntzeaz gain, bazkideen batzarretan erabaki ahalmena dute. Horrez gain, Uztarriak kaleratzen dituen liburuak jasoko dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide