Inazio Arregiren erronka

Uztarria.eus 2007ko api. 3a, 11:04

Joan den larunbatean igo zuen Inazio Arregi loiolatarrak berak adina pisatzen zuen burdin barra Xoxoteko San Inazioren irudira. Hiru ordu eta erdiren buruan lortu zuen jarritako erronka betetzea. Bideoan ikus daiteke Arregi burdin barra sorbaldan hartuta Xoxoten gora. Koldo Aldalur EITBko kazetari azpeitiarrak Uztarriari eskainitako bideoa da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide