Baratzeek badituzte jabeak dagoeneko

Uztarria.eus 2007ko api. 3a, 14:04

Atzo, astelehenea, egin zuten baratzeen zozketa Aitonenan.

Baratzeen kokagunea zozkatu zuten atzo; izena emandako denentzat osatu baitira baratzak

Lau baratze izango dira Santutxon, beste 38, berriz, Otzaka-Zabalaga baserrien arteko larreetan

Atzo, apirilak 3 astelehena, egin zuten baratzeen zozketa Aitonenan. Pentsiodunentzat prestatu ditu Udalak baratze hauek. Baratzeak eskuratzeko 44 lagunek izena eman zuten, hasiera batean. 44 horietatik 32k parte hartu zuten atzoko zozketan. Gainontzeko 12ek ez zituzten Udalak jarritako baldintzak betetzen. Beraz, atzoko zozketan ez zegoen baratzea zeini egokitu zaion edo ez erabaki beharrik. Aitzitik, lur-zatia aukeratzeko garaian izena emandako bakoitzak izango duen lehentasuna erabaki zen.

Baratze hauetako lau Santutxon izango dira. Gainerako 38ak, berriz, Otzaka eta Zabalaga (Ezkerretegi ingurua) baserrien arteko larreetan izango dira. Atzoko zozketan Santutxoko lau baratzeen jabeen izenak erabaki ziren. Otzaka eta Zabalagakoetan libre gelditu dira hainbat plaza eta aurrera begira berriro zozkatzen jartzea aurreikusita du Udalak.

Baratzeen inguruetan txabolak egingo ditu Udalak. Santutxon egingo dute bat eta hiru egingo dituzte Otzaka eta Zabalagako baratzen ondoan.

Hemendik eta apirilera bitarte baratzeak martxan jartzeari aparteko garrantzia emango diola azaldu dute udaletxeko ordezkariek. Eguraldiak laguntzen badu, lurra goldatzen hasiko dira, lehendabizi, eta txabolak egingo dituzte, ondoren. Apirilaren azkeneko asterako baratzak erabiltzen asteko moduan izango direla uste dute.

Batzordea

Bestalde, eta gaiari jarraipena emateko batzorde berri bat eratu dute. Batzordea hiru baratzezainek eta Udaleko bi ordezkarik osatuko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide