Ostirala izango da arriskutsutzat hartuta dauden animaliak erroldatzeko azken eguna

Uztarria.eus 2007ko api. 11a, 17:04

Legearen arabera, Pit Bull terrierra, Rottweilerra, Argentinako Dogoa eta beste hainbat zakur arraza arriskutsuak dira

Izaera erasokorra agertzen duten eta inoiz pertsona edo beste animali bati eraso egin dioten animaliak ere Udalean inskribatu beharko dira

Udalak dei egin du arriskutsutzat hartuta dauden animaliak erroldatzeko. Animalia horien jabeak apirilaren 13, osteguna baino lehen Udal bulegora aurkeztu beharko du. Bulegoan emango zaizkio jabeari lizentzia eskuratzeko eta dagokion tramitazioarekin hasteko beharko duen dokumentazioa.

Lege dekretuaren arabera, arraza honetakoak dira arriskutsutzat hartuta dauden animaliak: Pit Bull terrierra, Staffordshire Bull Terrierra, American Staffordshire Terrier, Rottweilerra, Argentinako Dogoa, Brasilgo Fila, Tosa Inua eta Akita Inua.

Arraza horiez gain, arriskutzat hartzen ditu legeak ondoko ezaugarriak betetzen dituzten animaliak: gihar indartsuak, sendoa, indarra eta erresistentzia, 60 eta 80cm bitarteko perimetro torazikoa, gurutzeko altuera 50 eta 70cm artekoa, 20kgtik gorakoa, lepo zabal, gihartsu eta motza, bular sendoa, saihetsezur okertuak eta bizkarralde gihartsu eta motza.

Aipatutako ezaugarri eta arrazez aparte, izaera erasotzailea nabari duten edo pertsonei edo beste animaliei erasoak egindakoak diren animalien jabeek ere lizentzia eskuratzea beharrezkoa dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide