Neskei zuzendutako entrenamendu saioa deitu du Lagun Onak futbol taldeak

Uztarria.eus 2007ko api. 12a, 10:04

Neska nagusien taldea partidu bat jokatzen Eibarren.

Apirilaren 14an, larunbata, izango da entrenamendua

Nesketan, hirugarren talde bat osatzeko asmoa agertu dute

Lagun Onak futbol taldeak dei egin die Azpeitiko neskei datorren larunbatean, apirilak 14, egingo den entrenamendu saioan parte hartzeko. Entrenamendua Garmendipeko zelai artifizialean egingo da, 10:00etatik aurrera. Deialdia datorren denboraldiari begira, Lagun Onak taldean jokatu edo entrenatzeko interesa dutenei eta 14 urte beteak edo betetzear dituztenei zuzenduta dago.

Hirugarren talde bat sortzeko asmoa

Larunbateko entrenamendu saiora azaldutako neska kopuruaren arabera, talde berri bat sortzeko asmoa agertu du Lagun Onak futbol taldeak. Hirugarren taldea sortzearen ideia nesken futbol taldeko hainbat kidek proposatu zioten Lagun Onak futbol taldearen zuzendaritzari eta ados agertu zen zuzendaritza. Jendea osatuz gero, kadeteetan osatuko litzateke talde berria, 14 urtekoetan, hain zuzen. Aurtengo denboraldia kadeteen mailan egiten ari direnek "territorialean" osatuko lukete taldea. Bestalde,nagusien taldea egongo litzateke, horiek maila "nazionalean" jokatzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide