Urbanoneko etxea-ren, Bustinzuriko Errebala 21, eta Arana kalea 1 eraikinaren arteko pasabidea itxi dute. Urbanoneko etxearen teilatu hegalaren zati bat erori zen asteazkenean (apirilaren 11n) 18:30ean, eta segurtasun neurri gisa itxi egin dute pasabidea.
Pasabide horretan Arana kalea 1 bis eraikinerako sarrera dago. Baina eraikin horrek badu beste sarrera bat ibai aldetik.
Bustinzuriko Errebaleko eraikinak urteak daramatza hutsik. 2006ko abuztuko Uztarria aldizkariak Ikustekoa! atalean etxearen egoera zein zen jakinarazi zuen.