Joxe Agirre Zumaian, 78 urte bete zituen egunean

bertsoa.com 2007ko api. 16a, 16:04

Santelmoetako bertso jaialdia izan zen ostiralean (04/13), justu Joxe Agirrek 78 urte bete zituen egunean. Saioan ez zen horren aipamen zuzenik izan, baina bukaeran omenaldi txiki bat egin zioten Agirreri. Tarta eskaini eta "zorionak" kantatzeaz gain, santelmoetako zapia jarri zioten. Agirrek hiru bertso ederrekin eskertu zuen detailea.

Bideoa bertsoa.com webgunetik hartua da. Bertan, saioko bideo gehiago ikusteko aukera ere badago. Tartean, Jokin Urangarenak ere bai, saio horretan bertan baitzen Uranga ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide