'Hizkuntza ondasunak duen arriskua' hizketagai gaur Sindikatu Zaharrean

Uztarria.eus 2007ko api. 24a, 14:04

Belen Uranga izango da hizlaria (hilak 24, 20:00)

Uztarria Kultur Koordinakundeak antolatu du hitzaldia

Gaur, asteartea, Sindikatu Zaharrean, hizketagai izango da hizkuntzaren gaia. Zehazkiago, hizkuntza ondasunak duen arriskua izango da hizpide eta, horren aurrean, egin daitekeenaz proposamenak izango dira bertara joaten direnentzako. Unesco etxeko Belen Uranga izango da hizlaria. Munduko Hizkuntzen Txostenerako eginiko ikerketaren koordinatzailea da hura.

Hitzaldia Uztarria Kultur Koordinakundeko Euskara sailak antolatu du eta urtean zehar antolatzen dituen hitzaldi multzoaren baitan kokatzen da. Aurrez, beste hainbat hitzaldi antolatu izan ditu.

Gaur 20:00etan izango da Munduko hizkuntza ondasuna arriskuan. Zer egin? hitzaldia, Sindikatu Zaharrean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide