Azpeitiko Topaguneak eta herriko zenbait eskalatzailek Euskal presoak euskal harrietara
lelopen eskalada txapelketa antolatu dute Gaztetxean, bihar (larunbata).
Eskalada txapelketa ez ezik, eskalada ardatz duen diapositiba emanaldia ere izango da gaur, 21:30ean, Gaztetxean. Bihar, berriz, goizez eta arratsaldez, eskalada txapelketa jokatuko da. Bertan bi maila bereiziko dira: batetik, inoiz eskalatu ez dutenak eta noizbait proba egindakoak; eta, bestetik, herriko eskalatzaileak ariko dira. Goizean egingo dituzten bi maila horietako sailkatuek arratsaldean jokatuko dituzte finalak. Hauen ondoren lehiatuko dira elite mailako eskalatzaileak.
Eskaladan egindako pausoak blokeetan neurtzen dira eta hasiberriek 4 eta 5 mailako mailako blokeak egingo dituzte. Eskalatzen ibili ohi diren azpeitiarrek, berriz, 6 eta 7 graduko blokeak egingo dituzte. Parte-hartzaileek Euskal presoak euskal harrietara
leloa idatzita duten elastikoakin jokatuko dute.
Horretaz gain, Dirua, Cohen eta Instep taldeen kontzertuak izango dira bihar 22:30ean, Gaztetxean.