Iraurgi Ikastetxeak Euskararen Astea antolatu du maiatzaren 14tik 18rako aste honetan. Bertan, euskal kulturako hainbat idazleren, antzezleren, marrazkilariren eta abarren bisita jasotzeaz gain, ikasleek beraiek ere hainbat emanaldi eksaintzen ari dira, beste ikastetxeetako zein ikastetxe bereko ikasleei.
Atzo Aitor Arana idazlearen bisita jaso zuten Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek. Ikasleek hainbat galdera egin zioten idazleari, eta idazleak, hauek erantzun ondoren, eskolan irakurritako Mamuen hilerria liburua sinatu zien.