Asteartean ekingo diote Lagun Onak-en Mendi Asteari

Urola Kostako Hitza 2007ko mai. 21a, 12:05

Hainbat espedizio eta bidaia azalduko da datorren ostegunera bitartean

Hilaren 27an Xoxoteko eguna dela eta bertara egingo dute ibilaldia Lagun Onak-ekoek (Urola Kostako Hitza)

Datorren astean izango da Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako Mendi Astea. Mendi Astera sona handiko mendizaleak etorriko dira beren bidaia eta espedizioez hitz egitera.

Lehen saioan, Jose Ramon Agirre Marronek Zeelanda Berriari buruzko ikusentzunezkoa emango du. Asteazkenean, 6.872 metroko Ama Dablam eta 7.045 metroko Changtok mendietako irudiak eta azalpenak emango ditu Koke Anduezak.

Ostegunean izango da azken hitzaldia, Guillermo Barbier Asoren eta Raquel Perez Garciaren eskutik. Baina Mendi Astea ez da hor amaituko. Hilaren 27an Xoxoteko eguna izango da eta Lagun Onak Mendi Bazkunakoak elkarrekin joango dira plazatik tontorreraino. Salda izango da bertan, eta gaztetxoei dominak banatuko dizkiete.

Egitaraua

Jardunaldiak:

  • Maiatzak 22. Zeelanda Berria, naturaren hitzak. Jose Ramon Agirrerena.
  • Maiatzak 23. Ama Dablam eta Changtok mendiak, Koke Anduezaren eskutik.
  • Maiatzak 24. Extraña forma de vida, Guillermo Barbierrenn eta Raquel Perezen eskutik.

(Jardunaldi edo hitzaldi guztiak Enparan dorretxean izango dira 20:30ean.

Irteerak:

  • Maiatzak 20. Txalintxoko eguna. 09:00etan irtengo dira plazatik.
  • Maiatzak 27. Xoxoteko eguna. 09:00etan plazatik irten eta gaztetxoei dominak banatuko zaizkie.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide