Badatoz maiatzaren 27ko udal hauteskundeak, eta ilusioz gaude EAE-ANVkook, Azpeitian jendea ilusioz beteta ikusten dugulako. Adibide baterako, EAE-ANVk igandean Frontoi Txikin egindako ekitaldia aipatu behar: leporaino bete ziren harmailak, kantxan jende ugari aulkietan, harmailen atzean jende asko zutik
EAE-ANVk Azpeitia berria nahi du, eta nahi horrek uholdea eragin du herritarren artean.
Ekitaldian bertan alderdiak aurkezturiko eta etxez etxe banatutako bideoan ere ikus daiteke hori. EAE-ANVk arloz arloko proposamenak egiten ditu, ezkertiarrak, euskaltzaleak, parte-hartzaileak, eta arloetako eragileek babesa adierazi dute: kulturakoek, kiroletakoak, auzoetakoek, euskarakoek, gazterikoek
Mugimendu hau ez da egun batetik bestera sortutakoa. Bideoan esaten da ezker abertzaleak lan handia egin duela urteetan Azpeitian: HBk, EHk, Habeak, herritarrek, elkarteek Oso garrantzitsua izan da denen lana.
Horrela, pixkanaka, alternatiba eraikitzen joan da ezker abertzalea, eta gaur egun erreferentzia da. Frontoi Txikiko ekitaldia izan da, dudarik gabe, kanpainako ekitaldi erreferentea.
Ekitaldiko bideoa You Tubera igo dugu, eta hementxe daukazue ikusteko aukera.