Duela hamabost egun gertaera baten berri izan genuen. 14 urteko neskatxa batek eraso sexualak jasan zituen.
LEHENENGO pentsamendua: gaixoa, nola ote dago, nola ote dira haren etxekoak, aita eta ama zer sufrimendu, zer kezka, nolako gorrotoa, nolako bengantzako gogoa. Bapatean barrenak erasotzaileak egurtzea eskatzen du eta herri guztiaren aurrean bere identitatea azaltzea. Egindakoaren kaltearen ondorioak zertan gelditu behar dute?. Hiru mutilak, egin duten aberiaren ondorioak dira, beraiek jasoko dituztenak, baina gogoan izan behar dugu erasotua bakarra izan dela, neska, eta horren ondorioak bera nagusiki eta bere familia ari direla jasaten. Beraz, bakoitzaren lekua argi utziz, neskari eta bere familiari azaldu nahi diogu gure familiaren aldetik erabateko elkartasun bero eta maitagarria. Zuekin gaituzue.
BIGARREN pentsamendua: adin bereko alaba daukagu etxean antzeko jende eta lagunarteak dituena. Berari ere gauza bera gerta dakioke. Alarma guztiak piztu dira gure etxean eta gainera alarma horiek lehertzeko zorian jartzen dira, albiste horren ondorenean esaten denean, erasoa gauzatu dutenak hiru azpeitiar gaztetxo direla eta horrezgain bere ikasgelako lagunak. Orainarte, ez bailaran ez Azpeitian, ez genuen horrelakorik ezagutzen. Ez eta ere Euskal Herrian orokorrean. Bai bagenekien urruti EEBBetan adibidez horrelakoak eta okerragoak, eman, ematen direla.
HIRUGARREN pentsamendua: honelako eraso basatiari nola aurre egin? nola gizarteratu? nola adierazi elkartasuna erasoa sufritu duenari? nola adierazi ekintza horrek sortzen digun gorrotoa eta nazka erasotzaileei ? Herriko bi erakundek lasai egoteko adierazi zuten, mobilizazioak izango zirela eta herritar guztiak deituak izango ginela
Baina egunak joan eta egunak etorri, gertatzen ari den bakarra zera da, arazoa izkutatzen ari direla. Gure agerkari digitaletan bigarren mailako berria bihurtu da dagoenezkoz. Inongo erantzun sozialik gabe gelditzen ari den eraso bat da. Ez Azpeitiko EMAKUMEEEN TALDEAK, ez eta bertako BILGUNE FEMINISTAKOAK ez gaituzte ezertara deitu. Zer esanik ez ALKATETZAK, zerbitzu sozialak, zinegotziak, alderdi politiko guztiak, sindikatuak, gazteen erakundeak, ikastetxeak
Hauteskunde kanpainan aipamenik ere ez. Hau ote da Azpeitia Berria? Edo Azpeitia beste modu batEA eraikitzea? Edo Azpeitian GEHIAGO EGITEKO?. Argi eta azkar utzi digute gure etxekoei eta beste askori ere ENGAINATU egiten gaituztela.
Batzuek mobiliziazioa agindu bai eta ezer ez egin. Politikariak ez eta hori ere. Ezagutzen ditugu talde bateko eta besteko norbaitek askoz ere eraso txikiagoren aurrean herri guztia martxan ipintzeko egin izan dituzten ahaleginak. Baina norbait ez bada talderen batetakoa ez al dauka giza eskubiderik?. Batzuen erreakzioak ikusita ezetz dirudi.
Baina guztia ez da hor gelditzen. Beraiek ez egiteaz gain, gure alarmak ere isildu egin nahi dituzte engainatuta edukiz egunetan. Hainbat eta hainbat familia gu bezalaxe, haserretuta, saminduta eta nazkatuta sentitzen gara horrelako jarrera ustelarekin.
Neskatxo horri eta bere familiari guk gure alkartasuna azaldu egin nahi diogu. Era berean argi azaldu salatu egin nahi ditugula erasotzaileak egin dutenagatik eta baita ere salatu horrelako gertaerak isilpean uzten ari diren guztiak.
Horregatik, gure familiatik, azpeitiar familia guztiekin honako gogoeta konpartitu nahi dugu
Gure etxe guztietan ditugun alabak, ahizpak, arrebak, amak eta amonak, herritar guztien babesa eta errespetua merezi dute.
Gorrotatzen ditugu eraso sexistak -burutzen dituztenek burutu- adin batean zein bestean.
Ez ditugu onartzen horrelako gertaerak nahiz eta adin txikikoek burutu.
Horrelako gertaeretan biktima BAKARRA dago: ERASOTUA.
Eraso sexuala ez da konpontzen ez teknikariekin, ez eskoletan jorratzen ez diren zenbait ikasgairekin.
Gertatu denaren kontzientzia hartu eta horrekin konprometituz konpontzen dira. Beraz erreakzionatzen ikasi egin behar dugu.
Gizarte matxista honi aurre egiteko ezin dugu politikoen eskutan utzi eta ez eta ere, beraien pentsura dabiltzenen esku ere. Bakoitzak, edozein herritarren eskubideak bermatzera dedikatu beharrean, dagokien bezala, bakarrik bereari zerbitzen dio.
Gizarte arazo bat da. Gizarte guztiak aurre egin behar diogu. Eta hori zertarako? Gertatzen deneraren kontzientzia hartzea eta hartzen laguntzea aurreneko zeregin nagusia delako eta ondoren jabetu garenarekin konprometitzea. Beraz, gizarte guztiak kalean adierazi behar dugu gure egoneza, nazka eta haserrea egileak garbi jakin dezaten ez ditugula jarrera horiek onartzen,eta hemendik aurrera oraindik eta gutxiago onartuko ditugula. Ez eta ere ez dugula onartzen horrelako gertaerak izkutatzea eta hemendik aurrera oraindik eta gutxiago.
Menpekotasun eta podere jarrerak onartzen ez dituenak,, gertakizunen aurrean konprometituz eragiten du aldaketa ez isilduz eta besteek egin behar dutena esaldi politetan azalduz.
Ona litzateke gizarte guztiak kalean hiru jarrera hauek adieraztea elkarrekin batera:
- Biktimari gure gertutasuna, apoioa eta maitasuna modu argi eta nabarmenean.
- Erasotzaileei garbi-garbi azaldu sentitzen dugun nazka, egon eza, haserrea, amorrua eta samina. Ez badira konturatzen egin dutenaren larritasunaz, hau da egin dutenaren kontzientziarik ez badute, aldaketarik ezingo dute eman. Laguntzarako lehen urratsa da konturatzen laguntzea. Gero gerokoak.
- Gure seme-alabei erreferentzi argia eta indartsua ematea, beraien bizitzan erabaki egokiak hartzen ikasten laguntzeko guk egiten dugunarekin, ez bakarrik esaten dugunarekin. Azpeitiar guztiak ekintza publiko baten bidez elkarrekin batera argi salatu eta adierzi: EZ DUGULA HORRELAKORIK ONARTZEN eta GAZTETXOEK ERE EZ DUTELA ONARTU BEHAR ETA HORI PUBLIKOKI ADIERAZTEN IKAS DEZATELA,
Egoera horrelakoa izanik eskerrak eman nahi diegu bazterketa honen aurka han eta hemen ausardiaz borrokatzen ari diren gutxi horiei- alderdi politiko, sindikatu, gazte elkarte etabarretan- eta zehazki azken egunetan bere amorrazioa adierazi nahi eta ezinean dabiltzenei. Batik bat mobilizazio batetara deia egiten ia bakarrik gelditu diren Emakume Taldeko batzuei
Zuei denoi mila esker. Zuek eta gu bezalako herritarren arten gauzatuko dugu gure sentimendu eta gogoen azalpena. Horregatik, zuen deiari gure familiatik, bozgorailua ipintzen diogu, azpeitiar guztientzat egin duzuen elkartaretze deialdira animatuz herriko enparantzan hurrengo asteartean (ekainak 5) ilunabarrean, guztion isiltasunaren indarrarekin nahi duguna azaltzera.
Azpeitian 2007ko, ekainaren 2an