Ander Kerejetak irabazi du amuarrain txapelketa

Uztarria.eus 2007ko eka. 4a, 19:06

Igandean jokatu zen Herri Mailako lehiaketa eta 51 gaztek hartu zuten parte

Amoarrain Nagusiaren saria Pello Arruek eskuratu du, 572 gramoko amuarraina harrapatuta

Igandean (hilak 3) jokatu zen XVI. Herri Mailako Amuarrain Txapelketa Urola ibaian. Azpeitiko Txalintxo eta Zumaiako Anade elkarteek, Azpeitiko Udala, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu dute txapelketa eta Ander Kerejeta Agirre izan da aurtengo edizioko txapelduna. Amuarrain nagusiaren saria, berriz, Pello Arrue Aldalur-ek eskuratu du, 572 gramoko amuarraina harrapatu baitzuen.

Infatil eta Alebin kategoriako 51 gaztek hartu dute parte aurtengo lehiaketan. Horien guztien artean, 89 amuarrain harrapatu zituzten 9:00etan hasi eta 12:00ak bitarte.

Sailkapena

Alebinak

.1- Unai Montori Murillo

.2- Jon Lapeira Astorkia

.3- Xabier Azpillaga Etxaniz

Infantilak

1- Ander Kerejeta Agirre

2- Alex Aizpuru Aizbitarte

3- Martin Altuna Arriola

4- Xuban Beristain Arozena

5- Imanol Altuna Arriola

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide