Erremonte txapelketaren hasiera

Urola Kostako Hitza 2007ko eka. 8a, 18:06

'Azpeitia Hiria' torneoan parte hartuko duten erremontistak.

Gaur (ostirala) hasiko da eta kanporaketetan sarrera doan izango da, jendea erakartzeko asmoarekin

Txapelketan parte hartuko duten erremontista gehienak azpeitiarrak eta eskualdekoak dira (Urola Kostako Hitza)

Galarretako zuzendaritzak, Azpeitiko Udaleko kirol zinegotziek eta txapelketan parte hartuko duten erremontistek Azpeitiko VIII. Erremonte Txapelketa aurkeztu zuten asteazkenean. Txapelketa gaur (ostirala) hasi eta uztailaren 6an amaituko da.

Txapelketa honetan parte hartuko duten erremontista gehienak azpeitiarrak eta eskualdekoak dira; %80 gutxi gorabehera.

Kanporaketetako partidetan sarrera doan izango da, jendea pilotalekura erakartzeko asmoarekin. Finalean eta finalerdietan sarrera ordaindu beharko da.

PARTIDAK

Partida guztiak Izarraitzen izango dira 22:30ean:

Ekainak 8, ostirala

  1. partida: Etxebeberria IV.a- Badiola vs. Agirresarobe-Etxezabal
  2. partida: Zulaika-Jon vs. Matxin III.A-Zubizarreta

Ekainak 15, ostirala

  1. partida: Matxin IV.a-Urko vs. Bereziartua-Gaztelu
  2. partida: Uterga-Agirrezabala vs. Sarasua-Aizpurua III.a

Ekainak 29, ostirala

  1. partida: Ekainaren 8ko irabazleen artekoa
  2. partida: Ekainaren 15eko irabazleen artekoa

Uztailak 6, ostirala

Finalak

  1. partida: Ekainaren 29ko irabazleen artean
  2. partida: Ezkurra-San Migel vs. Zeberio II.a-Uriarte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide