Gorka Karapeto elite mailako txapeldun Diman

Uztarria.eus 2007ko eka. 12a, 13:06

Elite mailako frogan lehen postua lortu zuen azpeitiarrak

Fuerteventurako Espainiako Kopa jokatzetik etorri berria da

Larunbatean Dima Rockmaster Eskalada Txapelketa jokatu zuten Dimako plazan (Bizkaia). Gorka Karapeto azpeitiarra bertan izan zen eta mutilen elite mailako frogan lehen postua lortu zuen. 200 euroko sariarekin itzul izen Karapeto etxera. Azpeitiarraren atzetik, Fernando Martinez izan zen bigarrena eta IƱaki Marco sailkatu zen hirugarren. Hirugarren urtez antolatu dute Dima Rockmaster Eskalada Txapelketa eta elite mailaz gain, aurten, herri mailako lehiaketa ere jokatu dute.

Gorka Karapeto Fuerteventurako Espainiako Kopa jokatzetik etorri berria da. Euskadiko selekzioa ordezkatu zuen han eta hamargarren postuan geratu zen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide