Perdillegiko errepidea norabide bakarrekoa da orain

Uztarria.eus 2007ko eka. 12a, 15:06

Bi auto gurutzatzeko behar adina toki ez dagoelako hartu da erabakia

Ibilgailuek Perretxikotik Anaia Garate kalerako norabidea bakarrik egin ahalko dute

Bi auto gurutzatzeko behar adina toki ez zegoelako hartu da erabakia

Perdillegi kaleko errepidea norabide bakarrekoa izango da atzotik hasita. Bi norabidetakoa izan da bide hau orain arte, baina, bi auto gurutzatzeko behar adina toki ez zegoela eta, zentzu bakarreko errepidea izango da aurrerantzean. Hortaz, autoek Perretxikotik Anaia Garate kaleranzko norabidea baino ezingo dute egin. Institutura edo inguruetara heltzeko, ibilgailuek Jose Artetxe kalean ezkerrerantz bira hartzeko aukera izango dute; kontrako norabidean, ordea, zirkulazioa debekatuta egongo da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide