Labaka eta Aranburu, Venezuelara

Uztarria.eus 2007ko eka. 14a, 18:06

Hurrengo asteazkenean Euskadik lagunarteko partida jokatuko du Venezuelan

Iribarrek eta Etxarrik denera 20 jokalari deitu dituzte

Euskadi futbol selekzioak hurrengo asteazkenean Venezuelan jokatuko du, hango selekzioaren kontrako lagunarteko partidan, eta Jose Angel Iribar eta Mikel Etxarri Euskadiko hautatzaileek deialdian sartu dituzte Mikel Labaka eta Mikel Aranburu Realeko jokalariak. Denera 20 jokalari deitu dituzte.

Astelehenean irtengo dute Euskal Herritik hara, asteazkenean jokatuko dute, eta ostegunean itzuliko dira.

Venezuelan 19:00ak direla hasiko da neurketa, hemen osteguneko goizeko ordubatak direnean.

Euskadiren deialdia

Athletic. Aritz Aduriz, Joseba Etxeberria, Igor Gabilondo, Andoni Iraola, Josu Sarriegi, Fran Yeste, Unai Alba, Fernando Llorente, Fernando Amorebieta eta Ander Murillo.
Reala. Mikel Aranburu, Gaizka Garitano, Javi Garrido, Mikel Labaka, Mikel Gonzalez eta Mikel Alonso.
Osasuna. Iñaki Muñoz.
Espanyol. Gorka Iraizoz.
Valentzia. Asier del Horno.
Recreativo. Aitor Tornavaca.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide