Azpeitiko taldea GR-12 bertso txapelketako finalaren atarian geratu da, Zumaiak kanporatu egin duelako finalerdian.
Hiru tabernetan abestu zuten Zumaiak eta Azpeitiak larunbatean, Lasarte-Orian, eta aurrena izan zen irabazlea; 66 puntu lortu zituen eta Azpeitiak 51. Entzuleak dira GR-12n saioak epaitzen dituztenak.
Beñat Lizaso, Iosu Oiartzabal Xenpelar
eta Haritz Etxeberria Ministro
bertsolariak izan ziren azpeitiarren ordezkariak. Zumaiarrenak: Unai Guijarro, Maialen Velarde eta Joxe Joakin Aizpurua. Lizasok 15-23 galdu zuen Guijarroren kontra, Oiartzabalek 14-22 galdu Velarderen aurka eta Etxeberriak 22-21 irabazi zion Aizpuruari.
Zarautzen jokatuko dute GR-12 bertso txapelketako finala, uztailaren 20an. Beste finalista zein izango den erabaki gabe dago; ostiralean jokatuko dute Lesakan Oiartzunek eta Zarautzek.