Guk, Azpeitiko EAko zinegotzi eta alkate izandakoak, atzoko prentsaurrekoan ginen (gehienok) Aitor Aranguren, Javier Beobide eta Iñaki Sagarzazurekin. Adierazi nahi dugu bat egiten dugula atzo arratsaldean prentsaren aurrean azaldutakoarekin.
Gure ustez pasa den larunbateko Udalaren osaketan Manuel Unanuek eta Mikel Ibarzabalek ez zuten Azpeitiko EA ordezkatu. Bi zinegotzi hauek Azpeitiko Eusko Alkatasunako Hiri Batzarrak hartutako erabakiari muzin egin zioten eta nazio mailan Eusko Alkartasunak zituen akordioak ere ez dituzte bete. Horregatik, Azpeitian zerrenda bozkatuenari errespetua zor diogula pentsatzen dugu eta, honen inguruan, neurriak hartzea exijitzen dugu.
- Luxiano Lazkano (Alkate izandakoa).
- Nekane Larrañaga (Kultura zinegotzia izandakoa).
- Iñaki Olaizola (zinegotzia izandakoa).
- Iñaki Eizmendi (zinegotzia izandakoa).
- Maria Jesus Garmendia (zinegotzia izandakoa).
- Juan Maria Alkorta (zinegotzia izandakoa).
- Joxe Odriozola (zinegotzia izandakoa).
- Xabier Goenaga (zinegotzia izandakoa).