Luis Alberdi Beltza dantzak irakasten hasi zenetik 25 urte pasa direla eta, Ekainaren 30ean emanaldi berezia eskainiko dugu arratsaldeko 18:00etan Izarraitz Pilotalekuan. Emanaldi horretara 25 urteotan dantza-eskolatik pasa diren guztiak gonbidatu nahi ditugu dantza egitera.
Parte hartu nahi dutenekin ensaioak ekainaren 27an eta 29an egingo ditugu iluntzeko 21:00etatik 22:00etara Betharramdarretako gimnasioan. Anima zaitezte elkarrekin urteurren hau ospa dezagun!