Konpromiso ilara

Oihana Zuazolazigorraga. Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kidea 2007ko eka. 28a, 13:06

Euskal preso politikoen eskubide zibil eta politikoak urraturik jarraitzen dute. Frantziar eta Espaniar estatuek, oinarrizko eskubide demokratiko hauekin, beren interesen arabera jokatzen jarraitzen dute,Euskal preso politikoak xantaia politikoa egiteko erabili nahi dituzte.

Espainiar eta Frantziar gobernuek prozesua indartzeko presoei dagozkien eskubide guztiak (larriki gaixoturiko eta zigorraren 3/4ak beteak dituzten presoen kaleratzea, beren jaioterritik gertuen dagoen espetxeratzea,hizkuntza eskubidea…)errespetatu beharrean eta ohiko errepresio bortitza mantentzeaz gain, bizi osorako kartzela zigorrak aplikatzeari ekin dio Iñaki de Juana-ren egoera kasu.

Herrira begira berriz,Juan Karlos Arruti "Paterra" herritarra zigorraren 3/4ak beteta kalean behar luke. Momentu honetan beraz,Euskal herriak gai honen inguruan duen iritzia kaleratzea inoiz baino garrantzitsuagoa dela ikusita, Euskal Presoak Euskal Herrira Azpeitiko Topaguneak, herriko kuadrila lantoki eta gizarte eragile guztien ordezkaritza bildu nahi du hilero azken ostiraletan, 19.00etan bariantean, ETXERAT!ek deitutako Maindire Ilaran.

Hilean ordu erdiko konpromezuaren eske gatoz prozesua eraginkor bultzatuko lukeen lorpenaren bila.

Guztion esku dagoelako…

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide