Urteroko ohiturei jarraiki, Xoxoteko eguna ospatuko dute jubilatuek uztailaren 21ean. Udalak dei egin die mendiko ibilgailuak dituzten herritarrei erretiratuak Xoxotera igo eta jaisten lagun dezaten.
Mendiko ibilgailuak dituztenek eta erretiratuei laguntzeko gogoz dauden herritarrek, Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailetik pasatu edo 943 15 71 92 telefono zenbakira deitu beharko dute.