Gipuzsala proiektua aurkeztu dute

Urola Kostako Hitza 2007ko uzt. 2a, 10:07

Azpeitiko Areto Futbol Taldea hedapen fasean dago

Herriko gazteenekin areto futbol taldeak osatu nahi dituzte (Urola Kostako Hitza)

Azpeitiko Areto Futbol Taldeko kideek Gipuzsala proiektua aurkeztu zuten atzo herrian. Ekitaldian, Azpeitiko Areto Futbol Taldeko idazkari Joxemi Benitez, lehendakari IƱaki Unanue eta Gipuzsalako lehendakari Jose Ramon Iriarte izan ziren.

Proiektu berri honetako partaide dira Gipuzkoa osoko areto futboleko 40 talde ezberdin. Gipuzsalaren helburua, Gipuzkoako areto futboleko taldeak antolatzea da, eta bide batez, ahal den emaitzik onenak lortzea.

Unanuek dioenez, "gaur egun areto futbolari ez zaio behar duen garrantzia ematen, beti futbolarekin lotzen delako".

Bestalde, irailean bazkidetza kanpaina hasiko dela adierazi zuen areto futboleko lehendakariak. "Bazkideek ordaintzen duten kuotatik zati bat areto futbol taldearentzat izango da", azpimarratu du Unanuek.

Proiektu honi eta Azpeitiko Areto Futbol Taldeari laguntzeko jendearen laguntza beharrezkoa dela gaineratu du lehendakariak.

Areto futbolarien harrobia

Azpeitiko Areto Futbol Taldea hedapen fasean mugildurik dago. Gazteez osatutako harrobia osatu nahi dute, orain arte helduen bi talde besterik ez baitituzte izan.

Kadete eta jubenil mailako taldeak osatu nahi dituzte, eta horretarako ikastetxeekin harremanetan daude. "Gaztetxoekin taldeak egitea lortzen badugu, etorkizunean gazte horiek izango dira senior mailan edo jokatuko dutenak. Areto futboleko etorkizuna gazteetan dago", adierazi du Benitezek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide