Azpeitiko Gaztetxeak bigarren urteurrena beteko du hilaren 15ean. Urteurren horren testuinguruan, Gazte Asanbladak pala txapelketa mistoa antolatu du. Uztailaren 9an hasiko da txapelketa eta 12an bukatu. Partiduak Frontoi Txikian jokatuko dira.
Oraindik izena eman gabe daudenek, eta txapelketan parte hartu nahi dutenek, gaur eta bihar izango dute horretarako aukera, uztailak 4 asteazkena, izango baita izena emateko azken eguna. Izen emateak honako tabernetan egin ahalko dira: Etxe Zuri, Korrale, Orkatz, Amaia, Txarrantxa eta Lokotxen, eta baita Gaztetxean ere. Izena bakarka eman beharko da eta gero egingo da bikotea zehazteko zozketa.