Aurreikusita bezala, hil honetan bertan bukatuko dituzte Santiago kaleko garbitokiaren kanpoaldea eraberritzeko lanak. Maiatzean hasi zituzten lanak eta saninazioetarako bukatuta egotea aurreikusita zuten. Ondo bidean, hil honetan bertan bukatuko dituzte kanpoaldeko lanak.
Uda ostean, irailean ekingo diote garbitokiaren barrualdea eraberritzeko lanei. Barrualdeko lanez gain, garbitokiaren alboetan, kanpoaldetik, harria bistan jartzeko lanak ere abian jarriko dituzte.
Lan hauekin XIX. mendearen lehen erdialdean zutitutako eraikin historikoari balioa eman nahi izan dio Udalak eta turismorako herriko ondare historiko hau ikusgai jarri nahi du.