Gaur banatuko dituzte Bai Euskarari Ziurtagiriak

Uztarria.eus 2007ko uzt. 5a, 11:07

Enparan Dorretxean egingo dute banaketa ekitaldia, 20:15ean

Kontseiluko Xabier Mendiguren eta Uztarria Kultur Koordinakundeko kideak parte hartuko dute, eragileekin batera

Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkarteak, Azpeitiko hainbat enpresa, saltoki eta era guztietako entitateei ziurtagiriak banatuko dizkie gaur (osteguna). Uztarria Kultur Koordinakundeko Euskara arloak antolatu du ekitaldia eta Xabier Mendiguren Kontseiluaren idazkari nagusiak, eta Uztarriako kideak parte hartuko dute banaketan, eragileekin batera.

Enparan Dorretxean izango da banaketa ekitaldia, 20:15ean hasita.

Azpeitian 2003tik dute eragileek Bai Euskarari Ziurtagiria. Agiri nazionala da, eta hainbat eta hainbat herritan ari dira garatzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide