Pourrak 115 parte-hartzaile ditu

Uztarria.eus 2007ko uzt. 7a, 17:07

Otsobeltz, xiklixta (Andoni Salegi)

Iaz baino 2 apustu gehiago jaso dira

Lehenengo hiru sailkatuez gain; 6, 69, 100 eta 115. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute.

Irabazleak, 690 euro eramango ditu.

Zazpigarren aldiz antolatu du Uztarriak Pourra, eta 115 parte-hartzaile izango ditu aurtengo jolasak.

Uztailaren 29an bukatuko da Tourra. Orduan bukatuko da, Pourra ere. Bitartean, Pourrako eta Tourreko sailkapenak egunero argitaratuko dira uztarria.com-en. Horrez gain, Etxe-Zurin, Amaian, Errekan, Iraurgin, Ciclos Benin eta Aitzaki Kirolaken ostiralero utziko ditu Uztarriak sailkapenak, jendeak ikusteko.

Informazio gehiago

Banatuko diren sariak, sailkapenak, eztabaida... jarraitzeko, gogoratu, Pourra'07ren helbidea: uztarria.com/pourra/2007

Sari banaketa San Inazio bezperan

Ohitura den bezala, sari banaketa San Inazio bezperan izango da, uztailaren 30ean, 20:00etan, Uztarriaren txosnan. Saritu guztiek bertara azaldu beharko dute saria jasotzera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide