Beira birziklatzeko kanpaina abiatuko dute

Urola Kostako Hitza 2007ko uzt. 9a, 11:07

Edukiontziak aldatu egingo dituzte.

Udalak eta Ecovidrio-k antolatu dute kanpaina

Hilaren 9tik 12ra iraungo du (Urola Kostako Hitza)

Alde Zaharreko tabernariei, jatetxeei eta elkarteei bereziki zuzendutako kanpaina jarriko dute abian Azpeitiko Udalak eta Ecovidrio enpresak. Beira birziklatzeko joera areagotzea du helburu hilaren 12a arte iraungo duen ekimen berriak.

Jose Artetxe eta Idelfonso Gurrutxaga kaleen artean eta Alde Zaharrean dauden ostatuek eta elkarteek parte hartu dezakete kanpainan. Interesa dutenek, beirazko botilak eta edukiontziak birziklatzeko erabili beharreko ontziak jasoko dituzte. Hauei esker, kaleko edukiontzi berdeetara botilak botatzeko lana erraztuko da. Gainera, Alde Zaharreko edukiontzi berdeak ere egokitu egingo dituzte, tabernariei lana erraztearren. Sistema berriarekin birziklatzea bultzatu nahi da, horretarako tabernetako ontziak eta kaleko edukiontziak egokituta.

Artelatz enpresa asteartetik dabil tabernariei eta elkarteei ekimenari buruzko informazioa zabaltzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide