Atzo goizean (uztailak 11, asteazkena) Azkoitiko Intsausti jauregian, Ezagutza Gunearen kudeaketa topaketen bosgarren edizioa egin zuten. "Enpresa industriala jakintzaren gizartean" nola bideratu izan zuten hizpide eta ildo beretik, enpresak inguruneak eskatzen dituen aldaketei nola erantzun behar dien eztabaidatu zuten.
Topaketan Azkoitiko eta Azpeitiko alkateak izan ziren, baita bi herrietako enpresetako eta ikastetxeetako ordezkariak ere. Ezagutza Guneko garapen agentziako ordezkariak ere bertan izan ziren. Urola Erdiko ordezkariez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Merkataritza Ganbarako ordezkariek ere parte hartu zuten.
Atzoko bilerako emaitzak datozen hilabeteetarako Ezagutza Gunearen jarduera definitzeko erabiliko dira.