Azpeitian bizi den 54 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak asteartean, ustez bortxaketa saioa egin zuelako. Atzo kartzelan sartu zuen epaileak, behin-behinean.
Iturri ofizialen arabera, uztailaren 1ean Sestaoko (Bizkaia) neska bat bortxatzen saiatu zen gizonezkoa. Atxilotutakoaren ofizioko abokatuak jakinarazi duenez, ustezko erasoa Azpeitian, Loiolan izan zen, Etxe Santuan. Antza denez, gizonezkoa marokoarra sortzez, A.E.O. eta 27 urteko emakumezkoa (Z.G.V.) Etxe Santua bisitatzen ari ziren, eta solairu berean topo egin zuten. Emakumezkoak ertzainei adierazi dienez, areto hartatik eskailera aldera irten zuenean ustezko erasotzaileak atzetik jarraitu zion eta bortxatzen saiatu zen.
Etxe Santuak kamera bidezko segurtasun sistema dauka jarrita eta, ondorioz, akusatutako gizonezkoa nor den identifikatu ahal izan dute.