Datorren igandean, hilak 22, Madalena Eguna ospatuko dute hainbat txokotan. Azpeitian ere egun horretarako antolatzen dira ospakizunak. Madalena auzoko bizilagunek, urtero bezala, festa egingo dute asteburuan.
Larunbatean, Madalena Egunaren bezperan, afaria egingo dute Eskusta tabernan. Afarira joan nahi duenak 943 811128 telefono zenbakian eman beharko du izena. Igandean, hau da, Madalena egunean, meza egingo da Madalenako ermitan. Meza ondoren, ohi bezala, auzotarrek prestatutako hamaiketakoa egingo dute.