Alaitz Olaizola azpeitiarrak Joanes (itxaropenaren semea) antzerki lana kaleratu berri du Euskaltzaindiaren eta Bilbao Bizkaia Kutxaren eskutik. Olaizolaren lana bi erakundeek deitutako sariketako irabazlea izan zen 2006an antzerki alorrean. Orain, bi erakundeen eskutik liburua argitaratu egin dute.
Antzerki alorraz gain, eleberri, olerki eta saiakera alorreko lan irabazleak ere kaleratu dituzte. Eleberrien atalekoa Txema Garcia-Vianak irabazi zuen Arkitektoa lanarekin. Olerkien atalean Aintzane Galardiren zirrikituak lanak irabazi zuen eta saiakerari dagokionean, Sebastian Gartzia Trujillo izan zen irabazlea Herri maitea, herri dorpea lanarekin. Horien guztien lanak argitaratu dituzte Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxak.