Kirol-gune berriko instalazioetara sarrera kiroldegiko tabernatik bideratuko da abuztuan

Uztarria.eus 2007ko uzt. 24a, 16:07

Estaligabeko igerilekua abuztu osoan zabalik egongo da; estalitakoa, aldiz, abuztuaren 16a arte itxita izango da

Abuztuko bigarren hamabostaldian irekiko da estalitako igerilekua; 9:00-13:00etara bitarteko ordutegian

Abuztuko oporrak direla-eta Azpeitiko Udal Kirol Patronatuaren baitako kirol instalazioetan aldaketak izango dira.

Kirol-gune berriko instalazioetara, alegia, tenis, paddle eta belar artifizialeko futbol zelaira sarrera kiroldegiko tabernatik bideratuko da abuztuaren 3an hasi eta irailaren 3ra bitartean. Taberna irekita egongo da 11:00etatik 20:00etara eta bere zerbitzua eskaintzen jarraituko du astearteetan salbu.

Igerilekuei dagokionez, abuztu osoan irekita egongo da estaligabeko igerilekua 11:00etatik 20:00etara bitarteko ordutegian.

Estalitako igerilekua, aldiz, itxita egongo da uztailaren 30etik abuztuaren 16a arte. Urteko garbiketa eta mantentze lanak egiteko aprobetxatuko dute. Abuztuaren 16an irekiko dute berriro, baina irailaren 3ra bitarte 9:00etatik 13:00etarako ordutegian egongo da zabalik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide