San Inazio festak gainean dira jada eta festa aurretik egin beharreko lanetan murgilduta dabil herria. Gaur (uztailak 25, asteazkena) hasi dira txosnak muntatzen beren ohiko lekuan, Berdura Plaza atzean. Aurten, hala ere, egitura berria izango dute txosnek. Forma borobilagoa eman nahi izan zaie. Eskenatokia aurrekoetan baino atzerago muntatuko dute. Horrekin txosnei egitura bilduagoa ematea nahi izan dute. Denera bederatzi txosna izango dira eta beste bat jarriko du Etxeratek bokadiloekin. Alboko irudian duzue txosnen kokalekua zehaztuta.
.1.EHE
2.Rally
3.Amnistia
4.Gazte mugimendua
5.EAE-ANV
6.Aurrera
7.Gaztetxie
8.Bilgune Feminista
9.Uztarria
.