Saninazioetan pilota eta erremonte partidak izango dira. Uztailaren 30ean, erremonteko hiru partida jokatuko dira Izarraitz pilotalekuan, 17:00etan hasita. Lehenengoa Zulaika-Zubizarreta eta Matxin IV.a-Etxezabal bikoteen artekoa izango da; bigarrena Zeberio II.a-Agirrezabala eta Altuna.a-Iriarte bikoteen artekoa; eta, azkena, Etxeberria IV.a-Jon eta Bereziartua-Gaztelu bikoteen artekoa.
Pilota partidak
Uztailaren 31n, San Inazio egunean, Asegarceko pilotariak ariko dira. 22:30ean hasita, bi partida jokatuko dira Izarraitzen: lehenengoa, Koka-Rai eta Esain-Argote bikoteen artean; eta, bigarrena, Olaizola II.a -Peñagarikano ariiko dira Bengoetxea VI.a-Beloki aurka.
Abuztuaren 1ean 22:30ean Aspekoen txanda izango da; Eugi-Nalda III.a bikoteak Mikel Goñi-Eulateren aurka jokatuko du, hasteko. Ondoren, berriz, Titin III.a eta Laskurainek osatutako bikotea Xala etaBarriolarekin neurtuko da.
Sarrerak 25 euroan salduko dira eta txartelak erosteko aukera, berriz, 13:00etatik 14:00etara eta 21:00etatik aurrera izango da festa egun hauetan, pilotalekuko leihatilan bertan.