Informazio guztia
Alberto Contadorrek irabazi du aurtengo Frantziako Tourra, Errebalean bizi izandako ume mokoak
, eta hura apustuan sartu dutenak ibili dira ondoen Uztarriako Pourran ere.
- Osintxu Alex Alberdiren taldeak irabazi ditu 690 euroak
- Basarriko Ogiye, Koldo Okarizena, gelditu da bigarren. 345 euro.
- Ullrich Team hirugarren. 172,5 euro Patxi Mendizabalentzat.
- Kiruri jatetxean bi lagunentzako afaria, Jon Goenagaren Dormilon taldearentzat izango da, 6. gelditu delako.
- Mireia Epelde txirrindulariaren elastikoa, Manolete Xabier Maloren taldearentzat. 69. postua, berea, aurtengo Pourran.
- Albitxi taldea geratu da 100. postuan. Mikel Aramendirentzat Uztarriaren saria.
- Eta, bukatzeko, 115. postuan Angel Gomez geratu da, Angel Txatarrero taldearekin. Tiobiboetarako balea eramango du.
Talde ideala eta txirrindularien puntuak
Txirrindulari bakoitzak lortu duen puntu kopurua ikus dezakezue hementxe bertan.
Horren arabera, aurtengo talde idealak 2175 puntu lortuko zituzkeen. Ia-ia iazkoak adina (2174.85 puntu iaz).
Sari banaketa San Inazio bezperan
Ohitura den bezala, sari banaketa San Inazio bezperan izango da, uztailaren 30ean, 20:00etan, Uztarriaren txosnan. Saritu guztiek bertara azaldu beharko dute saria jasotzera.
Zorionak irabazle guztiei eta eskerrik asko parte-hartzaile denei.