Azpeitian parrandan

Maite Gurrutxaga 2007ko abu. 3a, 18:08

San Miguel-a botilan??

Duela hilabete batzuk, festetan, Azpeitian San Miguel-ik edaterik ez zegoela esan zidaten; nik ez nion kasu gehiegirik egin, azpeitarren aurkako beste argumentu horietako bat zelakoan. Oraingoan ordea, neuk bizi izan dut. Azpeitiko hainbat tabernetan, ordu batetik aurrera ez dago botilako zerbezarik, ez San Miguel-ik –ziur aski gehien edaten dena- ezta Heineken-ik ere; zerbezaren antza duen gauza bakarra kaña da, prezio berdinekoa bai, baina askotan, kalitatea zalantzazkoa. Noski, tabernarientzat askoz irabazi gehiago. Zertarako alokatu hozgailu bat gehiago jendeak kaña berdin berdin edaten badu? Egia da, izenik eman gabe, taberna batzuetan gau guztian egon zela; baita txosnetan ere, teorian baliabide gutxiago dituzten arren. Beste batzuk ordea, ez dute inolako ahaleginik egin bezeroa zaintzeko.

Duela urte batzuk, ez gehiegi, ez zen horrelakorik gertatzen. Zer gertatu da? Orain askoz jende gehiago dabil herrian, eta lehen festetarako hartzen ziren neurriak ez dira nahikoak ala tabernariek bere marjina haunditu nahi dute?

Momentuz, nik neuk, kaña bakarrik duten tabernei boikota egitea erabaki dut, ea pixkana pixkana ikasten duten. Izan ere, 1,60 € ordaintzeak San Miguel fresko bat edateko eskubidea ematen digula uste dut.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide