Azpeitiko Udal Musika Bandako Zuzendaritza Batzordeak 2006-2007 ikasturtean solfeoa edota musika tresnak ikasten jardun diren ikasleen gurasoekin bilera egin nahi du gaur. Bilera honetan 2007-2008 ikasturtean solfeoaren eta musika tresnen irakaskuntzan eta ikastaroetan izango diren aldaketak izango dira hizpide. Zuzendaritza Batzordetik jakinarazi dutenez, ezinbestekoa da guraso guztiak bilera honetara azaltzea. Bilera, Aitonena I eraikineko 4. solairuan izango da arratsaldeko 18:00etan.