Tren Museoko tranbia Bilbon

Urola Kostako Hitza 2007ko ira. 5a, 11:09

Maria Agilera eta Hector Alterio aktoreak U-52 hiri tranbiaren unitatea atzean dutela.

Azpeitiko Euskal Tren Museoko U-52 hiri tranbiaren unitate bat Bilbora eraman zuten abuztuaren 28an

Aitzol Aramaioren SPrako tranbia filmaren grabaketarako erabili zuten (Urola Kostako Hitza)

Abuztuaren 28an Azpeitiko Trenaren Euskal Museoko U-52 hiri tranbiaren unitate bat erabili zuten Bilbon SPrako tranbia filmaren grabaketa lanetan.

Era honetan, 1955a arte Bilboko kaleetan, Basurtuko ospitalea eta San Anton elizaren arteko kaleetan ibiltzen zen tranbia berriro bilboratu zuten, SPrako tranbia filma aitzakia hartuta. Abuztuaren 27 gauean eraman zuten tranbia kamioian Bilboko Atxuri auzora eta 28an 08:00etarako Pio XII kalera EuskoTrenen burdinbidean barrena. Han goiz osoan grabaketetan jardun eta gero ekarri zuten Azpeitira.

SPrako tranbia filma 2002an Espainiako Narratiba Saria irabazi zuen izen bereko Unai Elorriagaren eleberrian oinarritua dago. Aitzol Aramaio da filmaren zuzendaria eta Hector Alterio, Marian Agilera, Daniel Brühl eta Barbara Goenaga daude aktoreen artean. Filma gaztelaniaz da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide