Erniarraitz bertsozale elkarteak urrian jarriko ditu martxan 2007-2008 ikasturterako bertso-eskolak. 16 urtetik gorakoei zuzenduta daude eskolak, adin horretatik beherakoak eskoletan dagoeneko badaudelako. Eskoletan parte hartu nahi dutenek irailean izango dute aukera. Behin izena eman ondoren, mailetan banatuko dituzte bertsozaleak eta urrian ekingo diete bertso-eskolei. Izena emateko Azkoitian Xabier Munibera joan beharko da edo 943 85 0646 deituta eman ahalko da izena. Azpeitian, berriz, 615700766 telefono zenbakira deitu behar da izena emateko.