Eskoriatzarako autobus zerbitzua abian da

Urola Kostako Hitza 2007ko ira. 6a, 11:09

Lurraldebus-eko autobusek emango dute zerbitzu hau.

Egunean lau bidaia egingo ditu autobusak unibertsitatera, bi joateko eta bi itzultzeko

www.mondragon.edu webgunean eman daiteke izena (Urola Kostako Hitza)

Hasita dago Azpeititik eta Azkoititik Mondragon Unibertsitaterako autobus zerbitzua. Astelehenetik ostiralera lau bidaia, bi joateko eta bi etortzeko, egingo ditu autobus zerbitzu honek.

Joateko 06:05ean Azpeititik eta 06:15ean Azkoititik abiatuko da lehen autobusa. Joateko bigarren autobusa, berriz, 12:05ean Azpeititik eta 12:15ean Azkoititik irtengo da. Itzultzeko lehen autobusa 13:30ean irtengo da Eskoriatzatik eta Oñatitik eta 13:45ean Arrasatetik; bigarrena 18:30ean irtengo da Eskoriatza eta Oñatitik eta 19:45ean Arrasatetik.

Autobusak Azpeitian osasun etxe aurrean eta igerileku aurrean egingo du geldialdia; Azkoitian, berriz, Julio Urkijon eta Altzibarren egingo du geldialdia.

www.mondragon.edu webgunean eman daiteke izena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide